Zehaztu dutenez, PCR testa zein test serologikoa egin dizkiete egoitzako langileei eta egoiliarrei. Udalak iragarri duenez, hurrengo pausoa Udaltzaingoari eta Udal Brigadako langileei testak egitea izango da.
Orain arte lortutako datuak oso positiboak badira ere, datu horiek hobetzeko asmoa agertu dute Lekeitioko, Markina-Xemeingo eta Ondarroako udal ordezkariek.
Guneak auzoka antolatzeaz gain, umeekin kalera paseoan ateratzeko ordutegi bat ere zehaztu dute. Ordutegi hori norbera bizi den etxebizitzaren atariaren araberakoa izango da.
Hasiera batean koronabirusa diagnostikatu dieten pertsonei egingo dizkiete probak. Dena dela, herritarrei zuzendutako azterketa bat ere egiten hasiko direla esan dute.
Arrantzaleak lanean seguru aritzea "garrantzitsua" dela esan du Tapiak. Garraio publikoaz ere aritu da; autobusetan, metroan, tranbian eta trenetan maskara erabiltzea derrigorrezkoa izango dela esan du.
Ispasterren eta Amoroton lehenengo positibo kasuak antzeman dituzte. Horrela, beraz, gaur gaurkoz Lea-Artibain eta Mutrikun erregistratutako positibo kasuak 70 dira. Bizkai, Gipuzkoa eta Araban, sendatu edo alta jaso dutenak 9.840 direla esan dute; baieztatutako kasu guztien %68.
Ontzia portuan zigilatuta egon da emaitzaren berri jakin bitartean. Gainontzeko marinelek ere ontzi barruan geratzea erabaki dute euren borondatez.
Zerbitzua, bereziki, ospitaleratuta, isolatuta edo egoera zailean daudenei eskaintzeko asmoa dute.