Madrilek Bizkai, Gipuzkoa eta Araba 1. Fasera pasatzea onartu eta gero, Eusko Jaurlaritzak iragarri zuen mugatu egingo dituela Madrilek lehen fasean baimendutako hainbat jarduera. Herritarrak udalerri barruan bakarrik mugitu ahal izango dira; soilik lanera edo eskolara joateko eta beste salbuespen kasu batzuetan onartuko du herritik ateratzea. Horrez gain, Jaurlaritzak zehaztu du etxeetan ezin dela talderik elkartu.
20 kutsatu erregistratuta, Lekeitio Ondarroaren kopuru berdinera ailegatu da; bi herriak dira Lea-Artibai eta Mutriku mailan kutsatu gehien dituztenak. Markina-Xemein dago hirugarren postuan, 18 kutsatugaz. Atzo, gainera, Araban ez zen inor hil COIVD-19aren ondorioz. Hiru lurraldeetan baieztatuko kasu guztien %78,3k gainditu dute gaixotasuna (egunez egun ehunekoa goraka doa).
Baliabideak badaudela diote. Epe labur eta ertainean aurrera eraman beharreko neurriak proposatu dituzte.
Udaletxeko idazkaritzan aurrez aurreko arreta eskaintzen hasiko dira, eta liburutegia eta frontoia ere zabalduko dituzte. Hori bai, herritarren segurtasuna bermatzeko neurri zehatzak hartuta.
COVID-19aren inguruko testekin Hego Euskal Herrian indarrean dagoen legediak enpresei zer ahalbidetzen dien eta zer ez, xehetasun guztiak azaldu dio avier Arrieta Idiazke ondarrutarrak BERRIAri, idatziz egindako elkarrizketan.
Aulestin, Mutrikun eta Lekeition kazola jotzeko deia egin dute; Mutrikun eta Lekeition 19:45ean jarri dute hitzordua, eta Aultestin 20:00etan. Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxak ere antzeko deia egin du.
Egunsentia eta izurdeak Ondarroa eta Mutriku artean igerian. Paisaia horrekin aurkitu dira gaur [maitzak 8] Ondarroako barra musturrera edo Arrigorri hondartzako moilara hurreratu direnak. Bideo zati bat Ianire Antxustegik grabatu du.