Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Zapatuan Ondarroara ez joateko deia egin dute eskualdeko hainbat udalek

Radixu Irratiak aurten Zapato Azula ez antolatzeko erabakia hartu bazuen ere, asko izan dira zapatuan [ekainak 27] Ondarroara joateko asmoa agertu duten bateko eta besteko herritarrak. Ondarroako Udalak egin modura, eskualdeko beste hainbat udalek ere herritarrei zentzuz jokatzeko eta zapatuan Ondarroara ez joateko dei egin diete.

Asier Alkorta
Lea-Artibai eta Mutriku
2020/06/25

Maiatzaren 18an jakinarazi zuen Ondarroako Radixu Irratiak aurten ez zutela Zapato Azulik antolatuko; COVID-19aren pandemiak sortutako egoeraren aurrean, «erabakirik onena» jaia ez ospatzea zela erabaki zuten. Dena dela, “normaltasun berria” indarrean dagoela eta herri batetik bestera mugitzeko aukeraz baliatuta, herritar batzuek zapatuan jaia egiteko asmoa agertu dute. Horren aurrean, Ondarroako Udalak herritarrei zein kanpotik etortzeko asmoa zutenei ekainaren 27an Ondarroara ez joateko eta jairik ez egiteko deia egin zien.

Baina Ondarroara ez joateko mezuak gehitzen ari dira egunotan. Hala, inguruko herri batzuetako udal ordezkariek ere euren herritarrei Ondarroara ez joateko eskatu diete. Besteak beste, Lekeitioko Udalak eta Mutrikuko Udalak herritarrei Ondarroara ez joateko eskatu diete.

Lekeitioko Udalak sare sozialen bidez egin du deialdia: “Ondarroara joatea pentsatuta izan duten herritarrei adierazten zaie, mesedez, bertan jairik ez ospatzeko. COVID-19ak eragindako egoera honetan beharrezkoa da denok erantzukizunez jokatzea”.

Joseba Palenzuela Mutrikuko alkateak bideo baten bidez egin du Ondarroara ez joateko eskaera: “Jende pilaketak saihesteko eta zintzo jokatzeko esan dute. Eta asteon, eskatu digute guk ere gure herritarrei Ondarroara ez joateko eskaera egiteko. Pena handiz, eskatu behar dizuet saiatzeko Ondarroara ez joaten eta herrian geratzeko. Hurrengoan etorriko da Ondarroara joan eta Zapato Azula ospatzeko eguna”.

Bestalde, sare sozialetan ondoko kartela ere zabaldu da (BarryBurlire-k eginda):

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.