'Lekittarrak' ezustekoa eman du Eusko Label Ligan, asteburuan
Talde lekeitiarra laugarren eta seigarren sailkatu da asteburuko estropadetan. Ondarroa hamaikagarren geratu da bi banderetan.
Iaz igoera lortuta, denboraldiko bigarren asteburuan ezustekoa eman du Lekittarrak. Zapatuan laugarren sailkatu zen VIII. Caixabank Banderan, Donostian, eta atzo, berriz, seigarrena izan zen 37. Petronor Banderan, Zierbenan. Ondorioz, aurrerapauso garrantzitsua eman du sailkapenean. Hamargarren postuan amaitu zuen lehen asteburua, eta orain, zortzigarrena da, 24 puntugaz.
Ondarroak 11.en amaitu ditu asteburuko bi estropadak, eta sailkapenean hiru postu behera eginda, hamargarren dago, 16 puntugaz. Patroi onenaren sailkapenean Iñigo Larrinaga dago lehen postuan.
Zapatuan Donostiarra gailendu zen etxeko banderan, eta Zierbenan, ostera, Hondarribia. Baina, Santurtzik lidergoari eusten dio, 43 puntugaz. Lau puntura dago Donostiarra eta Orio dago hirugarren, 36 puntugaz.
Euskotren Liga. Bestalde, Euskotren Ligan Oriok irabazi zuen V. CaixaBank Bandera, zapatuan, eta atzoko IV. Petronor Bandera Donostiarrarentzat izan zen.