Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
EkonomiaEuskara

Ziortza-Bolibarko ostalari guztiek bat egin dute Bertatik Bertara kanpainagaz

Simon Bolivar museoak ere kanpainagaz bat egin du. Euskara oinarri bezala hartuz, udalerri euskaldunak zer nolako altxorrak diren erakutsi nahi da kanpainagaz

Asier Alkorta
Ziortza-Bolibar
2020/07/22

Euskara oinarri hartuta, herri euskaldunen aberastasuna ikusarazteko eta herritarrak zein bisitariak kontzientziatzeko Bertatik Bertara kanpaina egiten ari dira hainbat udalerritan, Uemagaz elkarlanean. Kanpaina ekainaren 19an abiarazi zuten. Eta horretan parte hartzen ari ondoko udalak: Amoroto, Lekeitio, Markina-Xemein, Mutriku, Ondarroa eta Ziortza-Bolibar. Azken horretan, herriko ostalari guztiek bat egin dute kanpainagaz, baita Simon Bolivar museoak ere.

Udal ordezkariek azaldu dutenez, herriko ostalari guztiekin jarri ziren harremanetan, eta kanpainaren berri eman zieten. Azkenean, guztiek bat egin dute kanpainagaz: Muniozguren baserri-taberna, Armola, Ikestei eta Kanpape taberna-jatetxeak, Usandi eta Baketxe aterpetxeak, Monte nekazal etxea, Ziortzako Monasterioko denda eta Simon Bolivar museoa. Hain zuzen ere, herriko establezimendu guztiek kanpainagaz bat egin izana azpimarratu dute udal ordezkariek.

Udazkeneko ekimenak. Kanpaina horren bidez, herritarrei eta bisitariei erakutsi nahi diete udalerri euskaldunak zer nolako altxorrak diren. Bide beretik, pandemiak gogor kolpatuen duen ostalaritzari beste baliabide batzuk ematea ere beste helburuetako bat da, tokian tokiko ekonomia bultzatuz.

Kanpaina ez da soilik udara mugatuko. Izan ere, udazkenean udalerri euskaldunen garapenarekin lotutako hainbat ekimenen egingo dira, tokiko produktuak eta ekonomia sozial eraldatzailea nola lagundu daitezkeen hausnartzeko eta lanerako ildo berriak abiarazteko.

Udal ordezkariak eta Usandi aterpetxeko ordezkariak, Usandi aterpetxearen aurrean, kanpainagaz bat egin dutela adierazten.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.