
Ohikoa den formatu fisikoa berreskuratzeko ahalegina egingo dute, iazko Internet bidezko jaialdiaren alde batzuk mantenduz. Azaroaren 20tik 28ra bitartean ospatuko da aurtengo jaialdia.

Zapatuan [apirilak 17] lehiatuko da gizonezkoen afizionatu mailako txirrindulari lasterketa. Protokoloei jarraituta, irteera eta helmuga Xemeingo aparkalekuan egongo dira aurten. Publikorik barik izango dela azpimarratu dute antolatzaileek.

Eneko Sagarmendi mutrikuarrak buruz buruko bat jokatuko du. Euskal Pilota egokituko Master Cup Txapelketaren irabazleak Jurdan Arakistainen aurka neurtu beharko ditu indarrak.

Asteburu honetan hasiko dira ekintza bereziekin, eta 'Bideak' dokumentala emango dute domekan [apirilak 18]. Arabako Markinatik Markina-Xemeinera arteko lau irteera ere antolatuko dituzte.

'Eguneko Artisau Arrantza' izena dauka zigiluak, eta eguneko artisau arrantzaren kontsumoa bultzatzeko sortu dute; helburua garaian garaiko arrainari balio erantsia ematea da. Herriko arrandegi guztietan salduko da zigilu propiodun produktua.

Lore eskaintza eta minutu bateko isilunea egin dituzte Nestor Basterretxeak egindako oroigarriaren parean, kartzelan preso egon ziren emakume eta haurren omenez.

Erakundeen arteko elkarlana bultzatzeaz gain, herriko nagusienek Durango edo Galdakao-Usansoloko txertaketa guneetara joan beharrik ez edukitzeko egin diote proposamena.

Lekeitioko arraun taldeko kadete mailako neskek zilarrezko domina irabazi dute, eta ume mailako mutilek brontzezkoa. Ondarroako umeen mailako nesken taldea laugarren sailkatu da.

Aratz Mugertza mutrikuarrak bigarrenez parte hartuko du lehian. Inhar Urruzunok eta Mikel Agirrek, ostera, lehen aldiz parte hartuko dute herri kirolen proba konbinatuan. Kanporaketa maiatzaren 22an jokatuko da Tolosan.

Egoera epidemiologikoak hobera egiten duenean iragarriko dute hitzordu berria.

Gaineratu dute gripearen aurkako txertoa urtero jarri behar izaten den moduan, antzeko era batean jarri beharko dela COVID-19aren kontrakoa ere.

Poltsa konpostagarriak edukiontzi hori eta grisetan bilatu dituztela esan dute. Gaineratu dute aurreko urteekin alderatuta, poltsen kontsumoan %20ko gorakada erregistratu dutela aurtengo lehen hiru hilabeteetan.

Azken orduetan Ondarroan (4), Mutrikun (1) eta Lekeition (1) erregistratu dituzte kasuak. Ondarroako intzidentzia tasa bere horretan mantentzen da, eta Mutrikun eta Lekeition igo egin da. Lurraldei dagokienez, hiru lurraldeen intzidentzia tasak gora egiten jarraitzen dute; Bizkaia gune gorrian sartzear da.

'Errietan' izeneko estudioko lehen lana datorren astean aurkeztuko dute. Olatz Bailarako Ziñua baserriaren inguruan grabatu dituzte irudiak.

Aurreratu du 'E.H. Magikoa' bildumaren bigarren ipuina maiatzaren lehen astean argitaratuko dutela.