Beste bi kasu gehiago erregistratu dituzte Lea-Artibain
Azken orduetan Lekeition eta Markina-Xemeinen erregistratu dituzte kasuak; herri bakoitzean kasu bana erregistratu dute. Bi herri horietako intzidentzia tasa igo egin da. Lurraldeei dagokienez, Arabako tasak gora egiten jarraitzen du, eta Bizkaikoa eta Gipuzkoakoa jaitsi egin dira.
Azken orduetan beste bi kasu erregistratu dituzte Lea-Artibain: kasu bat Lekeition eta beste bat Markina-Xemeinen erregistratu dute. Gainerako herrietan ez dute kasurik erregistratu. Ondorioz, Markina-Xemeingo eta Lekeitioko intzidentzia tasak igo egin dira, eta atzo [ekainak 2] Lekeitiogaz gertatu modura, Markina-Xemein gune berdean egotetik gune horian egotera pasatu da gaur [ekainak 3] . Beraz, gaur gaurkoz, Mutriku da gune berdean egoten jarraitzen duen herri bakarra.
Lurraldeak. Arabak 149,60ko tasa dauka (+6 puntu), Bizkaiak 217,05koa (-6 puntu) eta Gipuzkoak 211,95koa (0,28 puntu jaitsi da). Astelehenean [maiatzak 31] IƱigo Urkulluk esan zuen “zuhurtziaz” jokatu behar dela.
Joan den aste osoan [maiatzaren 24tik 30era] 16 kasu erregistratu zituzten Lea-Artibai eta Mutrikun, duela bi aste baino bat gutxiago: 9 kasu Ondarroan erregistratu zituzten, bina Berriatuan eta Lekeition eta bana Ispasterren, Markina-Xemeinen eta Mutrikun.
Herriz herriko intzidentzia tasa (eguneratuta):
- Amoroto: 0
- Aulesti: 0
- Berriatua: 238,66
- Etxebarria: 268,46
- Gizaburuaga: 0
- Ispaster: 268,82
- Lekeitio: 83,02 (14 puntu igo da)
- Markina-Xemein: 79,60 (20 puntu igo da)
- Mendexa: 0
- Munitibar: 0
- Mutriku: 37,64
- Ondarroa: 210,11 (11 puntu jaitsi da)
- Ziortza-Bolibar: 0
Lea-Artibai eta Mutrikuko egoera epidemiologikoaren bilakaera, azarotik: