Azken orduetan ez dute positiborik erregistratu Lea-Artibai eta Mutrikun
Berriatuko tasa 80 puntu jaitsi da, eta gainerako herrietakoak bere horretan mantendu dira. Gaur gaurkoz, zazpi dira 0 tasa daukaten Lea-Artibaiko herriak. Lurraldeei dagokienez, Arabako tasak gora egiten jarraitzen du, eta Bizkaikoa eta Gipuzkoakoa jaitsi egin dira.
Ekainaren 3an eta 6an gertatu modura, atzo ere [ekainak 8] COVID-19arekin kutsatutako kasurik ez zuten erregistratu Lea-Artibai eta Mutriku osoan. Ondorioz, Berriatuko intzidentzia tasa 80 puntu jaitsi da, eta gainerako herrietako tasak bere horretan mantendu dira.
Gaur gaurkoz 0 tasa daukaten herriak zazpi dira: Amoroto, Aulesti, Etxebarria, Gizaburuaga, Mendexa, Munitibar eta Ziortza-Bolibar. Hau da, Lea Ibarra osoak 0 tasa dauka.
Lurraldeak. Arabak 157,17ko tasa dauka (2 puntu igo da), Bizkaiak 187,81ekoa (-7 puntu) eta Gipuzkoak 190,99koa (-9 puntu).
Joan den aste osoan [maiatzaren 31tik ekainaren 6ra] 11 kasu erregistratu zituzten Lea-Artibai eta Mutrikun, duela bi aste baino bost gutxiago: 4 kasu Lekeition erregistratu zituzten, 3 Markina-Xemeinen eta bina Ondarroan eta Ispasterren. Gainerako herri guztietan ez zuten kasu bakar bat bera ere erregistratu.
Herriz herriko intzidentzia tasa (eguneratuta):
- Amoroto: 0
- Aulesti: 0
- Berriatua: 79,55 (80 puntu jaitsi da)
- Etxebarria: 0
- Gizaburuaga: 0
- Ispaster: 403,23
- Lekeitio: 83,02
- Markina-Xemein: 99,50
- Mendexa: 0
- Munitibar: 0
- Mutriku: 18,82
- Ondarroa: 116,73
- Ziortza-Bolibar: 0
Lea-Artibai eta Mutrikuko egoera epidemiologikoaren bilakaera, azarotik: