Labiren batzorde teknikoak izurriari aurre egiteko neurri hori hartzea proposatu du, eta Jaurlaritzak dekretu bidez onarpena eman dio. Neurria uztailaren 16tik aurrera egongo da indarrean.
‘Mater’ ontzi museoak zabor bilketak egiten ditu geldialdia egiten duen herrietan. Ondarroan egon denean ondorioztatu dute hondartzan metro karratuko 7,3 mikroplastiko daudela. Ontzi museoa Mutrikura helduko da martitzenean [uztailak 20].
Zapatuan [uztailak 17] izango da Bertso Saioa, Uhagon kulturgunean. Gonbidapenak aldez aurreti hartu behar dira, udaletxeko kutxazainean.
Kultur ekimena uztailaren 30ean hasiko da, eta abuztuaren 29ra bitartean askotariko kultur ekimenez eta ikuskizunez gozatzeko aukera egongo da herriko frontoian. Sarrerak turismo bulegoan eskuratu ahal izango dira, uztailaren 24tik aurrera.
Herriko turismo webguneari buruzko kezka batzuk azaldu dituzte. Hizkuntza aukera ezberdinen artean "euskara beste hizkuntzen atzetik, azkenengo postuan ageri dela" azaldu dute.
Gaur egun hiru erakunderen bidez ematen den zerbitzua erakunde bakarrean barneratzeko prozesuari ekin diote. Jakitera eman dutenez, erakunde publiko zein pribatuak arlo hori sustatzeko elkarlanean ariko dira Azaro Fundazioagaz batera.
Zapatuan [uztailak 17] jokatuko dituzte finalerdiak, eta uztailaren 23an final handia. Goixarri anaiak, Jon Goenaga eta Mikel Manzisidor mutrikuarrek izen handiko pilotariekin bikotea osatuta lehiatuko dute txapelketa.
Atzo [uztailak 13] zazpi herritan erregistratu zituzten kasuak: Markina-Xemein (4), Mutriku (3), Lekeitio (2), Amoroto (1), Aulesti (1), Ondarroa (1) eta Ziortza-Bolibar (1). Duela bi aste 10 herrik zeukaten 0 tasa. Gaur, aldiz, lau herri baino ez daude egoera horretan. Bizkaia gune laranjan sartu da.
Danok Bateko kideek partiduak eta kinielak jokatuko dituzte domekan [uztailak 18], 10:00etatik aurrera.