Osasun larrialdia indargabetu du Labik. Dekretu berria eguenean [urriak 7] sartuko da indarrean. Ez da egongo mugarik ordutegietan, ezta pertsonen arteko bilkuretan ere, baina espazio itxietan eta 5.000 ikusle biltzen dituzten lekuetan %80ko edukiera mantenduko dela esan du Urkulluk.
Bigarren dosia hartu eta sei hilabetera hartu beharko litzateke. Immunodeprimituei, berriz, txertaketa amaitu eta 28 egunera eman beharko litzaieke indartzeko dosia.
Zerbitzuaren hartzaileak Markina-Xemeingo 12-16 urte bitarteko nerabeak izango dira, eta hiru hezitzailegaz funtzionatuko du espazioak.
Bonu sortak herriko 53 saltokitan erabili ahalko dira, gaurtik [urriak 5] azaroaren 13ra bitartean. Sortak turismo bulegoan daude eskuragarri; 35 euroko prezioa dute, eta horien eros ahalmena 50 eurokoa da.
Txapelketaren bigarren kanporaketa jokatuko da Igorren zapatuan [urriak 9]. Saiorako sarrerak eskuragarri daude Bertsosarrerak atarian.
Taldeak Beikozinin eskainiko du kontzertua, 19:00etan. Sarrerak Internetez erosi daitezke.
2022ko egutegian Mendexako eraikinak eta elementu arkitektonikoak izango dira protagonista. Urriaren 30a da argazkiak aurkezteko azken eguna.
Lekeitioko EAJk erasosa "irmoki" gaitzetsi du, eta esan du halako jarduerak "denbora, toki eta edozein ulermenetatik kanpo" daudela.
Kasu bakar hori Ondarroan erregistratu zuten. Dena dela, Ondarroako intzidentzia tasa jaitsi egin da, baina herriak gune laranjan egoten jarraitzen du. Gainerako herrietako tasak bere horretan mantendu dira. Lurraldeetako tasek behera egiten jarraitzen dute.