Azken orduetan positibo bakarra erregistratu dute Lea-Artibain
Kasu bakar hori Ondarroan erregistratu zuten. Dena dela, Ondarroako intzidentzia tasa jaitsi egin da, baina herriak gune laranjan egoten jarraitzen du. Gainerako herrietako tasak bere horretan mantendu dira. Lurraldeetako tasek behera egiten jarraitzen dute.
Azken asteetako joera mantentzen da Lea-Artibai eta Mutrikun ere. Hala, eta asteburuan inoizkorik positibo gutxien erregistratu eta gero, atzo [urriak 4] positibo bakarra erregistratu zuten Lea-Artibain; kasu hori Ondarroan atzeman zuten. Dena dela, Ondarroako intzidentzia tasa 12 puntu jaitsi da, eta gainerako herrietakoak berdin mantendu dira.
Lurraldeak. Arabako intzidentzia tasa 57,24koa da (atzo baino 0,30 puntu gutxiago), Bizkaikoa 56,13koa (-2 puntu) eta Gipuzkoakoa 68,71ekoa (-0,14 puntu). Araba eta Bizkaia gune berdean daude, eta Gipuzkoa horian.
Joan den aste osoan [irailaren 27tik urriaren 3ra] 22 positibo erregistratu zituzten Lea-Artibai eta Mutrikun, duela bi aste baino kasu 1 gutxiago. Joan den asteko kasu gehienak Ondarroan erregistratu zituzten (13), eta atzetik datoz Mutriku (5), Lekeitio (1), Etxebarria (1), Berriatua (1) eta Aulesti (2). Gainerako herrietan ez zuten positiborik erregistratu.
Herriz herriko intzidentzia tasak (urriak 5):
- Amoroto: 0
- Aulesti: 449,10
- Berriatua: 79,55
- Etxebarria: 134,23
- Gizaburuaga: 0
- Ispaster: 0
- Lekeitio: 110,70
- Markina-Xemein: 0
- Mendexa: 0
- Munitibar: 0
- Mutriku: 150,55
- Ondarroa: 338,51 (12 puntu jaitsi da)
- Ziortza-Bolibar: 0
Lea-Artibai eta Mutrikuko bilakaera, 2020ko azarotik: