Azken egunetan zazpi positibo erregistratu dituzte Lea-Artibai eta Mutrikun
Barikutik domekara [urriak 8-9-10] 5 kasu Ondarroan erregistratu dituzte, eta 2 Mutrikun. Ondorioz, Mutrikuko intzidentzia tasa igo egin da, baina ez Ondarroakoa. Osasun saila gogorarazi du aurrerantzean astean behin emango dituztela datuak, eta ez egunero; astelehenero emango dituzte datuak.
Hiru lurraldeetan modura, Lea-Artibai eta Mutrikuko egoera epidemiologikoak ere behera egiten jarraitzen du. Hala, asteburuan inoizkorik eta datu baxuenak erregistratu dituzte. Hain zuzen, barikutik domekara [urriaren 8tik 10era] 7 positibo erregistratu dituzte Lea-Artibai eta Mutrikun; 5 kasu Ondarroan erregistratu dituzte, eta 2 Mutrikun. Eta nahiz eta Mutrikuko intzidentzia tasa igo egin den, Ondarroakoa jaitsi egin da.
Joan den aste osoan [urriaren 4tik 10era] 10 positibo erregistratu zituzten Lea-Artibai eta Mutrikun, duela bi aste baino 12 kasu gutxiago. Joan den asteko kasu gehienak Ondarroan erregistratu zituzten (7), eta atzetik datoz Mutriku (2) eta Lekeitio (1). Gainerako herrietan ez zuten positiborik erregistratu.
Datuak, astean behin. Osasun larrialdia amaitutzat eman eta gero, Osasun Sailak barikuan [urriak 8] jakinarazi zuen aurrerantzean ez dituztela egunero emango hiru lurraldeetako eta herriz herriko egoera epidemiologikoari buruzko datuak. Esan zutenez, aste osoko datuak jasoko dituen txostena argitaratuko dute astelehenetan.
Herriz herriko intzidentzia tasak (urriaren 11n eguneratuta):
- Amoroto: 0
- Aulesti: 149,70
- Berriatua: 79,55
- Etxebarria: 134,23
- Gizaburuaga: 0
- Ispaster: 0
- Lekeitio: 27,77 (28 puntu jaitsi da)
- Markina-Xemein: 0
- Mendexa: 0
- Munitibar: 0
- Mutriku: 131,73 (37 puntu igo da)
- Ondarroa: 233,45 (58 puntu jaitsi da)
- Ziortza-Bolibar: 0
Lea-Artibai eta Mutrikuko bilakaera, 2020ko azarotik: