Esan dutenez paziente gehienak erabat sendatzen dira, baina batzuek "luzerako ondorioak dituzte euren organismoan, birika, bihotz eta nerbio sistemetan, baita efektu psikologikoetan ere".
Eraldaketa digitalerako, hiru elementu nagusi daudela aipatu zuten: sektorearen inplikazioa, administrazioaren laguntza eta jendearen aldekotasuna.
Almike San Millan Mutrikuko bizilagunak abiarazitako kanpainak 24 orduan jaso du beharrezkoa zuen babesa. Helburua beteta, Eusko Legebiltzarreko politikariren batek Internet bidez egindako galderari erantzun beharko dio 'Osoigo' plataformaren webgunean.
Etxebarrian 36ko gerran hildako pertsonak gogoan abiatu duten Memoria Lekuak ekimena aurkeztu zuen joan den barikuan [urriak 8] Ahaztuen Oroimena elkarteak. Haiei gertatutakoa gogora ekarri zuten. Ekitaldi interesgarri bezain hunkigarria izan zen.
Kirol proba giro onean egin zela esan dute antolatzaileek. Parte hartzaileen erdiak, gutxi gorabehera, 75 kilometroko ibilbide motza egin du eta beste erdiak, 138 kilometroko ibilbide luzea.
Jaiotzez getariarra bazen ere, urte askoan Portugaleten bizi izan da. Dena dela, herri askogaz eduki du lotura, tartean Aulestigaz; bere "herri kuttuna" zela zioen.
Barikurako [urriak 8] deituta zegoen itzalaldia, eta asko edo gutxi izan, ia herri guztietan eduki zuen eragina.
Barikutik domekara [urriak 8-9-10] 5 kasu Ondarroan erregistratu dituzte, eta 2 Mutrikun. Ondorioz, Mutrikuko intzidentzia tasa igo egin da, baina ez Ondarroakoa. Osasun saila gogorarazi du aurrerantzean astean behin emango dituztela datuak, eta ez egunero; astelehenero emango dituzte datuak.