Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • JAIAK
    • ARGAZKI LEHIAKETA
    • Emakumeak Lerroburura
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
    • Adimen A.
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Kontsumobidek merkataritza-praktika agresiboak antzeman ditu etxez etxeko salmentan

Ohartarazi dute koltxoien etxez etxeko salmentan atzeman dutela praktika desegokiak, Urola Kostan; adinekoengana zuzentzen direla esan dute.

Asier Alkorta
Lea-Artibai eta Mutriku
2021/10/21

Zehaztu dutenez, momentuz Urola Kostan atzeman dute merkataritza-praktika agresiboak etxez etxeko koltxoien salmentan. “Enpresako ordezkariek etxebizitzak bisitatzen dituzte, batez ere adinekoenak, eta ‘familiarentzako informazio-inkesta’ bat uzteko aitzakiarekin, koltxoiak saltzeko prozesu bat hasten dute”.

Azaldu dutenez, salmenta sistema agresiboak “zeharo arintzen ditu izapideak”, eskaintza alderatu eta iritzia alda ezin dadin. “Eroslea egiten ari denaz jabetzen ez den egoeratan gauzatzen da salmenta. Etikoki gaitzesgarria den modu batean ateratzen diote etekina egoerari”.

Horren aurrean, Kontsumobidek kontu handiz ibiltzeko oinarrizko zenbait aholku gogorarazi ditu:

  • Ez dago etxeko atea inori irekitzeko derrigortasunik. Ez baduzu ezagutzen edo ez baduzu ezer eskatu, hobe da atea ez irekitzea.
  • Saltzailearen identitatea ziurtatu.
  • Ez sinatu kontraturik behar bezalako hausnarketarik egin gabe. Saihestu presio komertziala.
  • Arretaz irakurri kontratua, eta saltzailea atean ez dagoenean.
  • Ez fidatu kontratuan posta helbide bezala posta kutxa bat bakarrik agertzen bada.
  • Galdetu eta informatu produktua aldatzeko edo itzultzeko aukerari buruz.
  • Ez utzi koltxoi zaharra kentzen zeharo konbentzituta egon arte saldu nahi dizuten koltxoi berria erosi nahi duzula. Produktua itzultzeko eskatzen baduzu, zailtasunak izan ditzakezu koltxoi zaharra berreskuratzeko.
  • Gorde ordainagiri guztiak. Beharrezkoak dira bermea aplikatzeko eta edozein erreklamazio egiteko.
  • Publizitatea beti da loteslea. Komeni da beti gordetzea, balizko ez-betetzeen froga gisa balio baitezake.

Horrez gain, gogorarazi dute atzera egiteko eskubidea dagoela:

  • Kontratuaren kopia batekin batera, atzera egiteko agiria aurkeztu behar dizute. Bertan berariaz jaso behar da kontratuan atzera egiteko duzun eskubidea, baita eskubide hori erabiltzearen baldintzak eta ondorioak ere. Datatu eta sinatu egin behar duzu idatzi hori.
  • Atzera egiteko eskubidea erabiltzeko epea 14 egun naturalekoa da, produktua jasotzen duzun unetik zenbatzen hasita; epe horretan, produktua itzul dezakezu eta ordaindutako kopurua berreskuratu. Hala ere, enpresak ez badu bete eskubide horri buruzko informazioa emateko betebeharra, 12 hilabete gehiago izango dituzu eskubide hori erabili ahal izateko.
  • Kontratuan atzera egiten baduzu, saltzaileak 14 egun naturaleko gehienezko epean itzuli beharko dizu dirua. Epe hori gaindituz gero, diru horren bikoitza erreklama diezaiokezu.
  • Kontratua kreditu batekin finantzatu baduzu eta adierazitako epean atzera egiten baduzu, finantzaketa-kontratua ere automatikoki deuseztatuko da, penalizaziorik gabe.
  • Zeuk frogatu behar duzu atzera egiteko eskubidea erabili duzula. Beraz, enpresari bidaltzen diozun jakinarazpena behar bezala dokumentatzea komeni da (burofaxa, gutun ziurtatua, faxa edo posta elektronikoa).
  • Atzera egiteko eskubidea egikaritzeak ezin dizu inolako gasturik suposatu, baldin eta kontratuan berariaz adierazten ez bada itzulketa-gastuak zure gain hartu behar dituzula eta horren berri eman zaizula.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Bizkaia

Kultura, Bizkaia, 2026ko Durangoko Azoka

Betiko Durangoko Azoka, koxka bat handituta

Kirola, Bizkaia

Blas Ziarreta hil da, Bigarren Mailan zirela Sestao, Athletic B eta Eibar zuzendu zituen entrenatzailea

Euskal Ligako Bizkaiko klubek salatu dute desabantailan aritzen direla

Indarkeria matxistaren aurka posizionatzeko eskatu dio Bizkaiko Diputazioak gizonen «gehiengo isilari»

Euskal Herria, Bizkaia

Basurtuko ospitaleko larrialdietako itxaronaldi luzeak salatu ditu ELA sindikatuak

Berriak, Kirola, Bizkaia

Ainhize Belarrek 9b graduaren langa eraitsi du

Euskal Herria, Bizkaia

Gutxienez bost edukiontziri su eman diete Bilbon

Euskal Herria, Bizkaia

Bilbon bi adingabe dituen familia bat hirugarrenez etxegabetzen saiatuko direla salatu du AZETek

Euskal Herria, Bizkaia

Zaldibarko kausan Baigorri alkate ohia ikertu behar dela berretsi du Bizkaiko Auzitegiak

Ekonomia, Bizkaia

Vicinayko langileek berretsi dute enpresaren proposamena «bidegabea» iruditzen zaiela

Euskal Herria, Bizkaia

Bilbon 47 pertsona artatu behar izan dituzte, etxe batean sua piztu dela eta

Euskal Herria, Bizkaia

Etxebarriko Bandas enpresako greba Memoria Demokratikorako Leku izendatzeko prozesua hasi dute

Kultura, 2026ko Durangoko Azoka, Bizkaia

Hogei ikuskizun aurkeztuko dituzte ‘DA! Pro’ topaketan, azaroaren 24an eta 26an

Bizkaiko Diputazioak zerga neurri guztiak onartzea espero du, sozialistekin edo «beste alderdiren batekin»

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.