Oraingoan ere, Garazi Etxaburu dantzari ondarrutarrak azalduko du artistaren lana dantzaren bitartez. Pandemia garaian inkomunikazioak eragindako sufrimenduak islatu nahi izan ditu obra berrian Markina-Xemeingo artistak.
Nahia Gartzia Bengoetxea ondarrutarra biologian doktorea da, eta ikertzaile lanetan aritzen da Neiker ikerketa zentroan Baso Zientzien Sailean. Lurzoruaren garrantziaz hitz egin du.
Era askotako ekimenak antolatu dituzte urteurrenaren asterako. Jardunaldi gastronomikoetan parte hartzeko izena eman behar da aldez aurretik.
Txapelketan aurrera egingo duten gazte eta nagusien mailako bikoteak erabakitzen hasiko dira asteburuan. Barikuan [urriak 22] jokatuko dira partidak.
Ohartarazi dute koltxoien etxez etxeko salmentan atzeman dutela praktika desegokiak, Urola Kostan; adinekoengana zuzentzen direla esan dute.
Zapatuan [urriak 23] jokatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren laugarren kanporaketa. 17:00etan hasiko da saioa. Sarrerak eskuragai daude Bertsosarrerak atarian.
Behegaina aldatzeko erabakia Karenka elkartearekin egindako lanketatik sortu dela diote. Udalaren asmoa da azaroan lanekin hastea. Antiguara joateko bide zaharra ere asfaltatu egingo dute.
Bazkaria eta Gasteiz ezagutzeko bisita gidatua ere edukiko dituzte. Urriaren 26a da izena emateko azken eguna.