Mungiako kanporaketan kantatuko du Aissa Intxausti bertsolari lekeitiarrak
Zapatuan [urriak 23] jokatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren laugarren kanporaketa. 17:00etan hasiko da saioa. Sarrerak eskuragai daude Bertsosarrerak atarian.
Zapatuan [urriak 23] izango da Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren laugarren kanporaketa Mungian, eta kantuan ariko diren seikotean egongo da Aissa Intxausti Aburruza bertsolari lekeitiarra. Beragaz batera irtengo dira Olalde aretoko oholtzara Aitor Etxebarriazarraga Gabiola eta Koldo Gezuraga Seijido gernikarrak, Arkaitz Zipitria Mendizabal arrigorriagarra, Oihana Bartra Arenas bilbotarra eta Paule Ixiar Loizaga Legarra sopeloztarra.
17:00etan hasiko da saioa eta bertsolariek egin beharreko lanak ondorengoak izango dira:
- Zortziko nagusian ofiziotan hiruna bertso
- Zortziko txikian ofiziotan hiruna bertso
- Puntua emanda bertso bi zortziko txikian
- Hamarreko txikian ofiziotan hiruna bertso
- Bakarkako lana: gai bati buruz bertso bi, doinu eta neurri librean
Saioaren irabazlea zuzenean sailkatuko da finalaurrekoetara eta, besteek, puntuazioaren arabera edukiko dute horretarako aukera.
Mungiako saioan Igor Menika Bengoetxeak egingo ditu gai jartzaile lanak. Epaimahaiko kideak, ostera, Ainhoa Arregi Elosua, Garazi Mendoza Agirre, InĚaki Aurrekoetxea Arkotxa, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Leire Etxebarria Gaztelu eta Mirari Azula Aurrekoetxea lekeitiarra izango dira. Idazkari beharretan, ostera, Itziar Basterretxea Olarreaga ondarrutarra arituko da.
Sarrerak eskuragai daude Bertsosarrerak atarian. Hurrengo kanporaketa urriaren 30ean jokatuko da Elorrioko Arriola Aretoan.