LABek ondokoa proposatu du: sektoreko gutxieneko soldata, epe laburrean, urtean 19.000 euro gordin ingurura iristea eta kontratu mugagabea duten langileen kopurua "nabarmen" handitzea.
Eskaerak euren bidez egiteko posta elektroniko bat zehaztu dute, eta eskaerak egiteko buzoi bat ere ipini dute.
Txapelketa irailaren 24an hasiko da Getxon, eta finala abenduaren 18an jokatuko da, Iruñean.
Arimen Gauari lotutako ekintza nagusienak barikuan [urriak 29], zapatuan [urriak 30] eta domekan [urriak 31] egingo dituzte.
Espaloiak zabaldu eta espazioak berrantolatuko dituzte iriste erraztasuna bermatzeko. Zirkulazioan aldaketak egongo dira obrak irauten duten bitartean.
Atzo [urriak 25] arratsaldean gertatu zen sutea. Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, ez da zauriturik egon.
Urriaren 28an eta azaroaren 12an egingo dituzte lanuzteak, ELA eta LAB sindikatuek eta Gipuzkoako Senideak elkarteak deituta. Protestak "ratio duinagoak" exijitzeko deitu dituzte.
Udal Garapen Batzordeak sustatutako egitasmoak enpresa irekitzeko egindako inbertsioak eta sortzen diren lanpostuak diruz lagunduko ditu.