
Amorotoko eta Mendexako kontsultategietan medikurik eta erizainik ez daukatela jakinarazi dute herritar talde batek kaleratutako oharrean. Bi kontsultategiak "ezinbestean zabalik mantendu" beharko lituzketela uste dute.

Eskultura bat jarri dute "gertatutakoa ahaztu ez dadin". Verter Recycling enpresako arduradunek eta Eusko Jaurlaritzak euren erantzukizunak bere gain hartzea eskatu du Zaldibar Argitu plataformak.

Udalerri euskaldunetako gazteentzako topaketak ekainaren 27tik uztailaren 3ra bitartean izango dira. Martxoaren 31 da izena emateko azkenengo eguna.

Espainiako Gobernuko Ministroen Kontseiluak martitzenean [otsailak 8] onartuko du aire zabalean maskara erabiltzeko derrigortasuna bertan behera lagako duen dekretua; abenduaren 22an ezarri zuten agindua.

2018an baino parte hartzaile gutxiago izan zituen 2020ko Euskaraldiak, COVID-19a tarteko. 2022ko ariketa soziala ikusgarriago egin beharra azpimarratu du Kime Amonarriz Euskaltzaleen Topaguneko lehendakariak.

Etxebarrikoa abentura kiroletako gidari eta monitorea da. Azkenaldian, ikasle bereziak izan ditu; EITBko ‘El Conquistador del Caribe’ programako lehiakideak.

Esan dute asteon ziurtagiriaren inguruan jasotako epaia aintzat hartuta hartu dutela erabakia, eta egoera epidemiologikoari ere erreparatuta. Osasun Saileko iturriek nabarmendu dute, arau hori bertan behera utzita ere, «zuhur» jokatu behar dela.