'Lubakian' aurrerapen abestia kaleratu du Saia Goait taldeak
Martxoaren 28an kaleratuko dute 'Miazkatu', zortzi abestiz osatutako beraien bigarren lana.
euskaraz egitea” zuten ardatz, ahots melodiko eta guturalekin nahastuta. Pandemiak sortutako etenaldia medio, bigarren lana izango zenaren abestiak sortzeko hautua hartu zuen taldeak eta 2022ko martxoaren 28an kaleratuko dute Miazkatu izeneko bigarren diskoa.
Gaur kaleratu dute disko berri horren aurrerapen abestia, Lubakian:
Miazkatu disko berria autoekoizpena izan da, eta 2021eko urria eta azaroa bitartean grabatu zuten Mutrikuko AME estudioetan, Axular Arizmendiren gidaritzapean. Bertan egin dituzte grabaketa, nahasketa eta produkzio lan guztiak. Taldekideen esanetan, “abestiak 2020-2021 urte bitartean sortuak izan ziren, eta hiruzpalau kontzertutan zuzenean probatu ostean, zortzi abestiz osatutako lan bat burutu dugu. Abesti zuzenak direla uste dugu, inguratzen gaituen gizartearen kritika eta autokritikaz beteak”.
Apirilean hasiko dira emanaldiak eskaintzen:
- Apirilak 2: Suhuskune – Buru Beltz Fest
- Apirilak 29: Bergarako Kartzela Zaharra
- Apirilak 30: Eibarko Gaztetxea
- Maiatzak 6: Berriatuko jaiak
- Maiatzak 20: Atarrabia – Totem Aretoa