Ikasle Abertzaleakek ikasleen greba deitu du eguenerako [martxoak 24]; manifestazioak egingo dituzte Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, 12:00etatik aurrera.
Gizonezkoen senior mailan garaipena lortu dute, Zierbenaren eta Kaikuren aurretik. Emakumezkoek ere podiuma zapaldu dute: hirugarren sailkatu dira, Hondarribiren eta Deusturen atzetik.
Martxoaren 28an kaleratuko dute 'Miazkatu', zortzi abestiz osatutako beraien bigarren lana.
Lore Bengoetxeak aurrera eraman duen proiektuaren aurkezpena egingo du, eguenean [martxoak 24], 19:00etan, Ondarroako Etxelilan.
Barikuan [martxoak 25] egingo dituzte aurkezpenak Markina-Xemeinen eta Mutrikun. Ondarroan, berriz, zapatuan [martxoak 26] izango da.
Esku pilota txapelketa jokatu dute Gartzarungo frontoian, eta inguruko herriak ezagutzeko ere baliatu dute irteera kulturala.
Zapatuan [martxoak 26] feminismoa literaturagaz batuko dute, eta apirilaren 1ean yogagaz.
Bihar [martxoak 23], 12:00etatik aurrera, herriko mediku kontsulta eskatuko dute Lekeitioko osasun etxearen aurrean.
Sorta bat eskuratzeko aukera edukiko du etxe bakoitzak. Eskaintzak udaletxean aurkeztu behar dira.