Bizkaiko Taldekako Kanporaketa jokatuko da Markina-Xemeinen
Akerbeltzen antxumak eta Uribe Kostako Gerri maltxurrak taldeek jokatuko dute kanporaketa Buztarri tabernan. Lekeitioko Poto Baptist School taldeak Iurretan egingo du bertsotan.
Bizkaiko Taldekako Txapelketako kanporaketa saioak jokatuko dira asteburuan Mungia, Getxo, Iurreta, Markina-Xemein eta Bermeon eta, saio bakarraren faltan, ia erabakita geratuko dira Larrabetzuko finalaurrekoak.
Lea-Artibaiko bi talde ariko dira bertsotan barikuan [apirilak 29] Markina-Xemein eta Iurretako saioetan. Markina-Xemeingo saioan, Lea-Artibaiko Akerbeltzen antxumak eta Uribe Kostako Gerri maltxurrak taldeek jokatuko dute kanporaketa Buztarri tabernan, 18:30ean hasita.
Bestalde, Iurretan egingo du kantuan Lekeitioko Poto Baptist School taldeak, Busturialdeko Ez dakit Ba! eta Durangaldeko KristiƱanak taldeekin batera. Saio denak Iurretako OromiƱo auzoko San Marko ermitan izango dira, 19:30etik aurrera. Saio bakoitzeko talde irabazlea maiatzaren 28an Larrabetzun jokatuko den finalera sailkatuko da.
Ondorengoak dira Lea-Artibaiko taldeetako parte hartzaileak:
- Akerbeltzen antxumak:Jone Antsotegi, Joseba Sololuze, Josune Aramendi, Maddi Ibaibarriaga, Nahia Ibarzabal, Nerea Ibarzabal eta Sara Asenjo.
- Poto Baptist School: Aissa Intxausti, Aitor Arrizubieta, Aitor Ruiz, Garazi Navarro eta Xabat Galletebeitia.