Etxelilak eta Ondarroako Udaleko Berdintasun Sailak Boxeo ikastaroa antolatu dute, eta Ixa Rodriguez boxeolaria izango da ikastaroa gidatuko duena.
Antolakuntzatik aipatu dutenez, boxeoari buruzko mito ugari daude, hala ere, geroz eta emakume gehiagok praktikatzen dute kirol hau. “Boxeo ikastaro honetan, kirol honekin lehenengo kontaktua eginez, emakumeak indartsuak garela frogatuko dugu eta gure buruari jarritako erronkei aurre egingo diegu.”
Ikastaroa maiatzaren 6, 13, 20 eta 27an izango da, hain zuzen ere, guztiak barikuak, 18:00etatik 19:30etara, Etxelilan.
Izena emateko matrikula fitxa bete eta ordainketa egin beharko da, 5 euro. Goizean izena eman nahi dutenek Udal Diru-Bilketa bulegoan egin dezakete , Kantoipe 3an. Arratsaldez, berriz, Etxelilako goiko pisuan.