Familia guztia podiumean, Sup Race Txapelketan
Paddle surf Txapelketa lehiatu zen asteburuan, Asturiasko Trasona urtegian, eta bertan parte hartu zuen Ondarroako familiak.
Asturiasko Sup Race Txapelketa burutu da asteburuan, Trasonan, eta bertan lehiatu dute Gadea Ibarloza eta bere seme-alabek. Emaitza ikusgarriekin burutu dute txapelketa, hain zuzen ere, guztiak etxeratu baitira dominekin.
Apirilaren 24an burutu zen Txapelketa, guztira 60 kirolarik parte hartu zuten kategoria ezberdinetan eta horien artean aurkitzen ziren Gadea, Anitz, Aetz eta Oskiz, familia bereko kide diren, ondarrutarrak. Club Sup Castro Urdiales taldearekin lehiatu zuten familiako kide guztiek. Aipatu digutenez, haizea eta hotza izan ziren nagusi txapelketan, baina emaitzekin pozik agertu dira.
Sub 8 kategorian lehiatu zen Anitz Ibarlozak lehen postua eskuratu zuen 6 minutu eta 26 segundoko denboragaz, 600 metroko ibilbidea egin eta froga bukatu behar izanĀ zuen Anitzek, haize bortitza atera baitzen .
Sub 14 kategorian, Aetz Ibarloza izan zen garaile, 3 kilometroko ibilbidea osatu zuen, 23 minutu eta 6 segundoko denboragaz.
Proba herrikoian parte hartu zuen Oskitz Ibarlozak, 5 kilometroko ibilbidea osatu behar zuen, eta honek ere, lehen postua eskuratu zuten, 31 minutu eta 52 segundoko denboragaz.
Azkenik, emakumezko elite kategorian lehiatu zuen, aurretik aipatutako guztien ama, Gadea Ibarlozak, eta hirugarren postuan helmugaratu zen, 10 kilometroko proba osatu zuen 1 ordu 4 minutu eta 32 segundoko denboragaz.
Pozik amaitu zuen txapelketa familiak, lagun artean ibili ziren eta aipatu dutenez “beti hartzen gaituzte esku zabalik Asturias aldean”. Urte osorako egutegia beteta dutela aipatu dute, eta hurrengo erronka, datorren astean izango da, hain zuzen ere Guadalajaran.