Gababusak zerbitzua emango du Oletako jaietan
Oletako jaiak direla eta, Gababusak Munitibarretik Oletara joaneko eta itzulerako zerbitzua eskainiko du. Ekainaren 10a orduko erosi beharko dira tiketak.
Gababusak Munitibarretik Oletara joaneko eta itzuliko zerbitzua eskainiko du zapatuan, Oletako jaiak tarteko. Heldu etxera lagunartean eta seguru! lelopean, 21:30ean hasiko da martxan Gababusa; itzuliko bidaiak, ostera, 03:15ean eta 05:15ean izango dira.
Tiketak erosteko aukera dago honezkero, eta hiru euroko prezioa du bakoitzak. Barikura arte egongo dira salgai sarrerok, 13:00ak arte, hain zuzen ere. Horrez gain, Gababusaren barruan neurri jakin batzuk jarraitu beharko dira: batetik, autobusera ezin izango da janaririk edota edaririk sartu; bestetik, ordutegi bakoitzari dagokion tiketa eroan beharko da.
Gababusa Lea-Artibai amankomunazgoak, Lea Ibarra mankomunazgoak eta Munitibarko Udalak elkarlanean babestutako egitasmoa da, eta Lea-Artibai eskualdeko herrietako jaietara joan-etorria modu seguruan, antolatuan eta jasangarrian egin ahal izateko dago diseinatua.