2022/6/7

Lehen aldiz jokatuko da Markina-Xemeingo Jai Alai Grand Slama

Gaur [ekainak 7] egin dute aurkezpena harrobian. Txapelketa domekan hasiko da eta uztailaren 16an amaitu

Gababusak zerbitzua emango du Oletako jaietan

Oletako jaiak direla eta, Gababusak Munitibarretik Oletara joaneko eta itzulerako zerbitzua eskainiko du. Ekainaren 10a orduko erosi beharko dira tiketak.

Ugaitz Mugerza: "Birbil atera zen dena, horregatik irabazi genuen"

Zapatuan, Aian lehiatu zen Gipuzkoako Lehen mailako Binakako Aizkora Txapelketa eta nagusitasunez irabazi zuen Ugaitz Mugerzak eta Julen Alberdik osatutako bikoteak.

Salgai daude Ikastola Eguneko bazkarirako txartelak

Bazkarirako txartelak, Ikastolan, Anaitasuna, Kukuan eta Kuriken egongo dira salgai.

Ondarroan garbigune bat ezartzeko eskaera egin du Eguzkik

Bizkaiko Foru Aldundiari egin dio eskaera, baina ez da lehen aldia, hogei urte baino gehiago daramatzate borrokagaz. Garbigune bat lortu ezean, gutxienez, txabola finko bat ezartzea eskatzen dute.

Lea-Artibaiko eta Mutrikuko 177 musikarik eta abeslarik jarri diote doinua Musikaldiari

Pasaiako txoko guztiak musikaz bete zituen zapatuan [ekainak 4] Euskal Herriko Musika Eskolen jaialdiak, eta bertan egon ziren baita Lea-Artibai eta Mutrikuko musika eskoletako ikasle eta irakasleak ere.

Mutrikuko danborradaren 50. urteurrena

Danborradan izena emateko eguna barikuan izango da [ekainak 10], 18:00etatik 20:00etara.

Aurrerako gazteak lehen mailako txapeldun izendatu dira

Leioaren aurka Zaldupen 5-1 nagusitu ziren zapatuan [ekainak 4] Edurne Burgoarenak, atsedenaldian 0-1 galtzen joan ostean

Malen Jaietako kartel lehiaketa martxan dago

Lanak entregatzeko azken eguna ekainaren 20a izango da, eta Mutrikuko Udaletxeko harreran aurkeztu beharko dira, astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00etara.

Gehiago