Mutrikuko danborradaren 50. urteurrena
Danborradan izena emateko eguna barikuan izango da [ekainak 10], 18:00etatik 20:00etara.
Pandemiaren lehen urtean izango litzateke Mutrikuko danborradaren 50.urteurrena, baina egoera medio, ez ziren plazaratu. Hortaz, bi urteko geldialdiaren ondoren, heldu da urteurrena merezi duen bezala girotzeko unea, plazara atera, danborrak astindu eta herriaren ikur den emanaldiaz gozatzeko unea.
Hortaz, Malen bezperako danborradan parte hartu nahi dutenek barikuan izena eman beharko dute, hain zuzen ere 18:00etatik 20:00etara bitartean, Mandazketa Elkartean. Gainera, pertsona bakoitzak gehienez ere hiru pertsona apuntatu ahalko dituela aipatu dute.