Salgai daude Ikastola Eguneko bazkarirako txartelak
Bazkarirako txartelak, Ikastolan, Anaitasuna, Kukuan eta Kuriken egongo dira salgai.
Bi urteko etenaren ostean, ekainaren 18an Zubi Zahar Herri Ikastolaren urteroko Ikastola Eguna ospatuko da, eta antolatzaileek aipatu dutenez, bazkarira joan nahi dutenek lehenbailehen izena ematea gomendatzen da, hain zuzen ere, ekainaren 13a baino lehen. Bazkaria prestatzen dutenei kopuru zehatz bat eman behar zaie, hortaz, denboragaz ibili beharra dute. Bazkarirako txartelak, Ikastolan, Anaitasuna, Kukuan eta Kuriken egongo dira salgai.
Ohi bezala, egunari hasiera emango diote 11:00etan Alde zaharretik abiatuko den kalejiran, hain zuzen ere, Ikastolara arte. 11:45 ean, ikasleen emanaldia hasiko da.
Ondoren, 14:00etan umeen bazkariagaz hasiko dira, eta 14:30ak aldera nagusien bazkaria izango da. Arratsaldean, jolasak egongo dira ume gazte eta nagusientzako, Txirrimorraskiren eskutik. Baita Elepuntoren musika eta karaokea ere. Dantzatzeko eta kantatzeko aukerarik ez da faltako, hortaz, nahi duen oro apuntatzera animatu dute antolatzaileek.