Ugaitz Mugerza: "Birbil atera zen dena, horregatik irabazi genuen"
Zapatuan, Aian lehiatu zen Gipuzkoako Lehen mailako Binakako Aizkora Txapelketa eta nagusitasunez irabazi zuen Ugaitz Mugerzak eta Julen Alberdik osatutako bikoteak.
Zapatu arratsaldean asko izan ziren Aiako probalekura hurbildu zirenak, izan ere Gipuzkoako 1. mailako Binakako Aizkora Txapelketa lehiatu zen hiru bikoteren artean, eta Ugaitz Mugerza eta Julen Alberdi izendatu ziren garaile. Mugerzaren esanetan, “bagenekien aukerak genituela, baina ez genuen espero hainbesteko abantailarekin irabaztea”.
Hiru bikote aritu ziren lehian, eta Mugerza mutrikuarra eta Alberdi azkoitiarra nagusitu ziren, txapela lortuaz, 20 minutu eta 15 segundo eta 35 ehuneneko denboran osatu zuten lana.”Fisikoki oso ondo bilatu ginen bio, eta aldaketak zoragarri egin genituen” aipatu du Mugerzak, bikotea ondo ulertu zen eta emaitzetan nabaritu zen. “Biribila atera zen” eta hain zuzen ere, horregatik bueltatu ziren txapelagaz etxera.
Bigarren postua lehiatua izan zen, izan ere 20 segundo eskasek erabaki zuten postuak, eta azkenean, Eneko Otano eta Iñaki Azurmendik izan ziren bigarrenak, 23 minutu 11 segundo eta 32 ehuneneko denbora osatuaz. Hirugarren postuan, Mikel Larrañaga eta Jesus Mari Mujika sailkatu ziren 23 minutu eta 32 segundogaz.