Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Berriatuko Futbol Taldeak bigarren mailari eustea lortu du

Berriatuko Futbol Taldeak Algortako Arraultzaldeon taldearen kontrako partidua 4-2 irabazi du, bigarren mailan mantentzeko. Penaltietan argitu da markagailua.

Argazkia: Leartigol
Alex Uriarte Atxikallende
Berriatua
2022/06/23

Berriatuko Futbol Taldeak bigarren erregional mailako talde izaten jarraituko du datorren denboraldian. Kostata baldin bada ere, taldeak maila horretako jaitsiera saihestea lortu zuen atzo, Abadiñoko futbol zelaian, Algortako Arraultzaldeon taldearen kontrako partidu erabakigarria irabazita.

Bai Berriatuko Futbol Taldea, bai Arraultzaldeon bigarren mailako multzoetako 14. sailkatu bezala iritsi ziren 19:30ean hasi zen norgehiagokara: Arraultzaldeon, lehen multzoan, hamar garaipen eskuratuta bertaratu zen; Berriatuko Futbol Taldea, bigarren multzoan, ostera, zazpi garaipenegaz. Berriatuarrak oso goiz aurreratu ziren markagailuan: 8. minutuan Xabier Amorosek gola sartu zuen, aldaratze baten ondoren. Lehen zatian zehar, Berriatukoak nagusi izan ziren lehen zatian, eta atsedenaldira 1-0eko markagailuagaz joan ziren.

Aldageletatik itzultzean, bigarren gola sareratu zuen Julen Ormazabalek, 50. minutuan, baina epaileak gola ezeztatu zuen, jokoz kanpoko jokaldia izatearren. Une horretatik aurrera, Arraultzaleon hazi egin zen partiduan, eta 67. minutuan beraien helburua lortu zuten: berdinketa. Berriatuko taldearen atezainak eta defentsetako batek ez zuten elkar ulertu, eta Arraultzaldeonek aukera hori aprobetxatu zuten, partiduaren egoera errotik aldatzeko.

Argazkia: Leartigol

Luzapena eta penalti tanda. Bigarren zatia “oso fisikoa” izan zela adierazi dute Berriatuko taldekoek, eta bi taldeetako batek ere ez zuen lortu jokoan nagusi izatea. Horrenbestez, luzapenera joan ziren. Luzapenean biak ala biak “guzti-guztiagaz” joan ziren garaipenaren bila eta zenbait jokaldi arriskutsu ere egon ziren, baina ez zen inor aurreratu markagailuan. Ondorioz, penaltien tandara jo zuten, bigarren mailari zein taldeko eutsiko zion jakin ahal izateko.

Penaltien jaurtiketa “tentsioz gainezka” egon zen. Berriatuarren lehen jaurtiketa Ormazabalek egin zuen; baloia langara bidali zuen. Arraultzaldeonek, aldiz, bere jaurtiketa sartu egin zuen. Bigarren tandan, Grañak gola sartu zuen Berriatuako taldearentzat, eta aurkariak kanpora jaurti. Hirugarren eta laugarren tandetan protagonista nagusia Berriatuko atezaina, Peio Pereira, izan zen. Bere taldekideek penaltiak sarera bidali zituzten, baina berak arerioen azken bi jaurtiketak gelditu egin zituen. Pereiraren erakustaldiagaz, garaipena eta, beraz, bigarren erregional ligan jokatzen jarraitzea lortu zuen Berriatuko Futbol Taldeak.

Ondarrutik nahiz Berriatutik ikusle ugari mugitu ziren Abadiñora, Arraultzaldeonen aurkakoak taldearentzat “final zaporea” zeukan jakitun. Jokalariei babesa eta berotasuna erakutsi zieten zaletuek. Hurrengo denboraldiari begira, “bigarren mailan jarraitzea” izango da Berriatuko Futbol Taldearen jomuga nagusia.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.