Markina-Xemein Bizkaiko herriarteko finalean izango da domekan
Markina-Xemeinek Lezamaren kontra jokatuko du, Munitibar kanporatu ostean.
Markina-Xemeinek Lezamaren kontra jokatuko du domekan, Bizkaiko herriarteko esku pilota txapelketako finalean. Iragan domekan Munitibar menpean hartu zuen, eta finalerako txartela eskuratu.
Horrenbestez, iazko talde berberak sailkatu dira finalerako. Lezamari dagokionez, nagusi izan zen Zeanuriren kontrako partiduetan. Hortaz, final oso estua izatea aurreikusten da.