Oier Kareaga hirugarren sailkatu da Kosta Trail proban
21 kilometroko proba lehiatu zuen Kareagak, eta 1.30,41eko denbora behar izan zuen ibilbidea osatzeko.
Joan den domekan egin zuten Kosta Trail mendi lasterketa, Sopelan. Gizonezkoen lasterketan, Aringa-Aringa kirol klubeko Oier Kareaga markina-xemeindarra hirugarren sailkatu zen; 1.30,41eko denbora behar izan zuen 21 kilometroko mendi ibilbidea osatzeko.
Era berean, Arrolape Mendi Klubeko Eneko Zabala gernikarra hamargarrena izan zen, 1.34,50eko denbora eginda.