Bost urte igaro dira azken danborradatik, eta beraz, batzuentzat lehen aldia izan zen domekakoa.
Donibane Lohizunen bosgarren sailkatu dira zapatuan Ondarroa Cikautxo taldekoak eta domekan, Zumaian, seigarren. ETE ligako sailkapen orokorrean bosgarrenak dira, hamabost puntugaz.
Markina-Xemeinek Lezama menperatu du Bizkaiko herriarteko esku pilota txapelketan, hiru partiduetako bi eskuratu ondoren: kadete mailan 22-1 irabazi dute; gazte mailan, 10-22 galdu; eta nagusi mailan, azkenekoz, 22-18 gailendu dira, lehiaketa eskuratzeko.
Ondarroako Udalak andramariak iragartzeko kartel lehiaketa abiarazi du. Irabazleak 600 euroko saria lortzeko aukera izango du, eta uztailaren 13a orduko aurkeztu behar dira lanak.
Iñaki Osa Goikoetxeak eta Eñaut Salegik Diego Beaskoetxearen eta Julen Del Rioren kontra irabazi dute Markina-Xemein Jai Alai Grand Slam txapelketan. Jokin Arbek eta Jon Ibarluzeak, ostera, Jean Olharanen eta Nicolas Etxetoren aurka galdu dute.
Barikuan eta zapatuan [ekainak 24-25] Ortzadar LGTB Elkarteak hainbat ekintza antolatu zituen.
Zapatuan [ekainak 25] lehiatu zen Amalloko San Joan jaietako 25. Hiru txirlo Txapelketa. 30 bolarik parte hartu zuten jaurtialdian.
Lekitto Bedarra taldeak antolatutako auzolan hileko azken tailerra izango da. Datorren eguenean [ekainak 30] emango dute ikastaroa.
Joan den eguenean [ekainak 23] 25 sarirentzako zenbakiak banatu zituzten.