Ane Urresti ondarrutarra garaile txinga eroate txapelketan
Berastegin lehiatu zen Emakumeen Gipuzkoako Txinga eroate txapelketa, domekan.
Hiru emakumek lehiatu zuten Berastegiko txapelketa domekan, hain zuzen ere, Ane Urresti ondarrutarra, Ainitze Zumeta eta Lierni Osa, eta marka ikusgarria lortuaz, nagusitasunez irabazi zuen ondarrutarrak.
Hirugarren postua Lierni Osak lortu zuen, 6 plaza zinta bat eta 6’8 metro eginez. Bigarrena Ainitze Zumeta izan zen, 8 plaza 2 inta eta 3’54 metro lortuaz. Lehenengo postua, ondarrutarrarentzat izan zen. Maila ederra erakutsi zuen Urrestik, 22 plaza zinta bat eta 4’13 metro egitea lortu eta merezitako txapela jantzi zuen.