Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Bizkaiko herriarteko txapelketak Markina-Xemeinera egin du

Markina-Xemeinek Lezama menperatu du Bizkaiko herriarteko esku pilota txapelketan, hiru partiduetako bi eskuratu ondoren: kadete mailan 22-1 irabazi dute; gazte mailan, 10-22 galdu; eta nagusi mailan, azkenekoz, 22-18 gailendu dira, lehiaketa eskuratzeko.

Argazkia: Markina-Xemeingo esku pelota taldea.
Alex Uriarte Atxikallende
Markina-Xemein
2022/06/27

Markina-Xemeinek Bizkaiko herriarteko esku pilota txapelketa irabazi zuen, atzo, Lezamaren kontra gailenduta. Hilabete eta erdiren ondoren, Markina-Xemeinek nagusitasuna erakutsi du txapelketan zehar; finalera Munitibarren aurka modu sendoan irabazita igaro zen, eta gauza berbera egin zuen Lezamaren kontra. Markina-Xemeingo esku pilota taldekoak “oso pozik eta asebeteta” agertu dira garaipenagaz, eta “helburuak ondo beteta” amaitu dutela adierazi dute: “Lehiaketa hasieran hautagai nagusietako bat ginen, eta erakutsi dugu maila handian ibiltzeko gai garela; herriartekoa txapelketa berezia da, eta urtero-urtero ahalik eta hoberen prestatzen saiatzen gara”. Markina-Xemein Bizkaiko herriarteko txapelketa gehien dituen udalerria da; zazpi dauzka, Ermuak baino bat gehiago.

Lezama “aurkari gogorra” dela azaldu dute. Izan ere, iaz ere arerio hori izan zuten finalean aurkari markina-xemeingo pilotariek, baina orduan galdu egin zuten. Oraingo honetan, ostera, garaipena eskuratu dute, partiduen dinamikak iazkoen “nahiko antzekoak” izan diren arren. “Kadete mailan 22-1 irabazi genuen, gainera, nagusitasunez; gazte mailan, aldiz, zalantza batzuk izan genituen, eta 10-22 galdu genuen”, adierazi dute Markina-Xemeingoek. Nagusi mailan, horrenbestez, “tentsioa eta urduritasuna” izan ziren nonnahi: “Nagusiek partidu hobeak jokatu izan dituzte, baina, dena dela, asmatu zuten norgehiagoka aurrera ateratzen, eta garaipena eskuratu zuten”. Azken partidu horretan, hain zuzen ere, 22-18 irabazi zuten.

Hurrengoei begira. Joko aldetik “hobetzeko modukoak” izan ziren zenbait jokaldi egon arren, herriarteko txapelketa irabaztea, hau da, “helbururik garrantzitsuena” bete zuten pilotari markina-xemeindarrek. Gainera, herrikoen berotasuna eta babesa ere izan zuten, frontoia ikuslez bete baitzen. Datorren urteko herriarteko txapelketari begira, helburu argi askoak dituzte: “Aurten erakutsitako maila eta hautagaitza frogatu gura ditugu. Helburua garaipenaren bila ateratzea izango da; urteak joan, urteak etorri erakutsi izan dugu horretarako gai garela, eta dinamika horri eutsi behar diogu”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.