Danborren doinuagaz amaitu dira Aulestiko jaiak
Bost urte igaro dira azken danborradatik, eta beraz, batzuentzat lehen aldia izan zen domekakoa.
Lau eguneko ekitaldien ondoren, domeka [ekainak 26] arratsaldean eman zieten sanjoanei amaiera aulestiarrek. Ez edozelan, gainera, danborrei astinduz agurtu zituzten-eta jaiak. Hainbat egunetako entsegu, urduritasun eta prestaketak eta gero, danbor hotsak entzun ziren herriko kaleetan zehar.
Lau urte igaro dira azken danborradatik, eta beraz, batzuentzat lehen aldia izan zen domekakoa, eta ilusioz gainezka egin zuten ibilbidea. 80 pertsonatik gora batu zituen ekimenak. Guztiek batera eraman zuten erritmoa, Aittitta Makurraren soinuari jarraituta.