Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Finalerdietarako bidea, argituta

Iñaki Osa Goikoetxeak eta Eñaut Salegik Diego Beaskoetxearen eta Julen Del Rioren kontra irabazi dute Markina-Xemein Jai Alai Grand Slam txapelketan. Jokin Arbek eta Jon Ibarluzeak, ostera, Jean Olharanen eta Nicolas Etxetoren aurka galdu dute.

Goikoetxea eta Salegi. Argazkia: Zigor Etxebarria.
Alex Uriarte Atxikallende
Markina-Xemein
2022/06/27

Zehaztu dira Markina-Xemein Jai Alai Grand Slameko finalerdietara igaroko diren bikoteak. Zapatuan Uni frontoian lehiatutako partiduan, Iñaki Osa Goikoetxea zumaiarra eta Eñaut Salegi markina-xemeindarra, batetik, eta Jean Olharan pautarra eta Nicolas Etxeto bidartarra, bestetik, nagusi izan ziren jokatu zituzten partiduetan, eta elkarren aurka jokatuko dute datorren zapatuan. Bi aste barru, aldiz, Aritz Erkiaga ispastertarrak eta Jon Bullet Zabala markina-xemeindarrak Xabi Barandika gernikarraren eta Julen Del Rio gasteiztarraren kontra jokatuko dute beste finalaurrekoa.

Argazkia: Zigor Etxebarria.

Ligaxkako hirugarren jardunaldian ere Uni ikuslez lepo agertu zen: 500etik gora ikusle hurreratu ziren pilotalekura, giro ederrean. Eñaut Salegi izan zen izar nagusia: maila bikainean aritu zen herrikideen aurrean. Bera eta Goikoetxea beteranoa jaun eta jabe izan ziren Diego Beaskoetxea gernikarraren eta Imanol Lopez zumaiarraren kontrako partiduan. Beaskoetxea eta Lopez hautagai izan arren, Donostian lehiaketatik kanporatuta geratu ziren, eta baita Markina-Xemeinen ere.

Zapatuko norgehiagoka ere kontran izan zuten, maila polita erakutsi arren: 2-6 galtzen hasi ziren, baina markagailua irauli zuten, eta bi tantogatik aurreratu ziren; partiduko momenturik eztiena izan zen bikote gorriarentzat. 12-9ko markagailura iritsita, baina, Goikok aurrea hartu zuen, eta, Salegiren laguntzagaz, 13-13ko berdinketa eta 13-15 gailentzea lortu zuten urdinek. Bigarren seta oso berdindua izan zen 9-9ra arte. Orduan, beste behin, Goikoren presentzia areagotu egin zen, eta 11-15eko markagailuagaz irabazi zuten urdinek.

Hortaz, B multzoko lehen bikote modura pasatu dira Goikoetxea eta Salegi finalerdietara, zortzi puntugaz; Barandika eta Del Rio dira multzo horretako bigarrenak, hirugaz; Beaskoetxea eta Lopez, ostera, lehiaketatik kanporatuta geratu dira, puntu bakarra lortuta. Lehen partidua amaituta, Erika Mugartegi eta Arai Lejardi pilotari markina-xemendiarrei omenaldia egin zieten; Emakumezkoen Europako Kluben Kopan lorturiko garaikurra erakutsiz atera ziren pilotalekura.

Argazkia: Zigor Etxebarria.

Etxekoak, oso hurre. Zapatuko bigarren partiduan, Jokin Arbe eta Jon Ibarluzea markina-xemeindarrek Jean Olharan eta Nicolas Etxeto menderatzea bilatu zuten, partidu oso lehiatu batean; ia-ia ezustekoa eman zuten, baina pautarra eta bidartarra garaile suertatu ziren. Lehen setean, etxekoek hautagai nagusiei asko zaildu zieten partidua, eta 10eko berdinketara arte, norgehiagoka gidari barik egon zen; azken tantoetan, baina, Olharanek eta Etxetok zenbait akats egin zituzten, eta 12-15 irabazi zuen Markina-Xemeingo bikoteak.

Argazkia: Zigor Etxebarria.

Bigarren setean, maila askoz handiagoan agertu ziren hautagaiak, eta markina-xemeindarrek ezer gutxi egin ahal izan zuten. Arbek jokaldi eder askoak oparitu zizkien ikusleei, baina Olharanek eta Etxetok eroan zuten seta eta partidua: 15-7. Berdinketa hausteak ere bigarren setaren bide beretik egin zuen, baina urduritasun handiagoagaz: 2-2koagaz, Arbek eta Ibarluzeak irabazteko aukera izan zuten, baina Olharanek eta Etxetok azken esfortzua egin zuten, eta 5-2 nagusitu ziren. Emaitza horregaz, Erkiaga eta Zabala A multzoko lider bezala igaroko dira txapelketaren hurrengo fasera, zazpi puntu lorturik; Olharan eta Etxeto dira bigarrenak, lau puntugaz; Arbe eta Ibarluzea, berriz, kanporatuta geratu dira, puntu bakarragaz.

Argazkia: Zigor Etxebarria.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.