Mutrikuarrak txapeldun herri arteko txapelketan
Zesta puntako Herri Arteko Txapelketaren finalak lehiatu zituzten Mutriku eta Zumaiak, eta hiru finaletik bi irabazi zituzten mutrikuarrek, txapelketako irabazle izendatuz.
Barikuan [ekainak 24] lehiatu ziren Herri Arteko Txapelketaren finalak, Zumaiako Aitzuri pilotalekuan. Zumaia eta Mutrikuko bikoteek aurrez aurre lehiatu zituzten partidak hiru kategoriatan.
18:00etan eman zioten hasiera final handiei, eta gazteen kategoriak eman zion hasiera lehiari. Aiert eta Manex mutrikuarrek, Zumaiako bikotearen aurka lehiatu zuten, zumaiarrek maila ona erakutsita 7-30 markagailua lortuaz txapeldunorde geratu ziren mutrikuarrak.
Kadeteen kategorian Mutrikuko Oiñatz eta Ekhik nagusitasunez irabazi zioten Zumaiako bikoteari, partida ederra jokatu ostean 30-7 markagailuarekin lortu zuten txapela.
Azkenik nagusien txanda heldu zen, partida estua izan zen, lau mutilek dena eman zuten eta partida ikusgarri batez gozatzeko aukera eskaini zieten ikusleei, azkenean, Eñaut eta Mikel mutrikuarrek aurrea hartu, eta txapela janztea lortu zuten 30-26ko markagailua lortuaz.