Mutrikuko alderdi politikoek dikeari buruzko herri galdeketan parte hartuko dute, EAJk ezik
Alderdien erantzunaren aurrean, eta "pentsamoldeak pentsamolde", Danborzaleek herritarrak botoa ematera animatu dituzte.
Mutrikuko Danborzaleek jakinarazi dute abenduaren 16an eta 18an dikeari buruz egingo den herri galdeketa dela-eta alderdi politikoengana jo dutela haiek ere galdeketa babestu dezakten. “Danborazaleak taldeak herriko alderdiengana jo du galdeketarekin bat egiteko gonbidapena luzatzeko eta galdeketaren beraren zilegitasuna babesteko. EAJ izan da galdeketan parte hartuko ez duela esan digun alderdi politiko bakarra”, azaldu dute.
Zehaztu dute Mutrikuko EH Bildu dagoeneko badabilela antolaketa lanetan parte hartzen, eta Berdeak+Independenteek eta PSE-EEk antolaketan eta zenbaketan parte hartuko dutela jakinarazi dietela.
Alderdien erantzunaren aurrean, eta “pentsamoldeak pentsamolde”, Danborzaleek herritarrak botoa ematera animatu dituzte.
Botoa emateko egunak eta orduak. Abenduaren 16an eta 18an eman ahalko dute botoa herritarrek, osasun etxe zaharrean (Beheko Plaza). Abenduaren 16an (barikua) 17:00etatik 20:00etara eman ahalko da botoa, eta abenduaren 18an (domeka) 09:00etatik 20:00etara.