Mutrikuko EH Bilduk herriarentzat "adostutako etorkizuna" bultzatu nahi du
Abenduaren 16an eta 18an Mutrikun burutuko den herri-galdeketaren aurrean Mutrikuko EH BildukĀ libreki parte hartzeko deia egin du: “Bakoitzak libreki erabaki dezala parte hartu ala ez”. Galdeketaren emaitza Eusko Jaurlaritzari bideratzea egoki ikusten dutela azpimarratu dute.
“Guztion iritziak errespetatuz” Mutrikuko portuaren barnean eta inguruetan zer egin behar den zehaztea hurrengo hilabeteetan herriak izango duen erronka nagusia izango dela uste dute. Hortaz, “ahalik eta batasunik handienarekin”, herritarren, alderdien, herri mugimenduen eta udalaren artean burututako parte hartze prozesu baten bidez Mutrikuren etorkizuna erabakitzea proposatzen dute. Mutrikurentzat “adostutako etorkizuna” bilatu, eta erabakia Jaurlaritzaren aurrean sendo defendatzeko;”herritarren gehiengoak ematen duen babes eta indarra baliatuz”.