Ukrainarako elikagaiak, arropak eta botikak batuko dituzte Ondarroan

Bi gunetan egingo dute bilketa. Gaztelekuan, astelehenetik [martxoak 14] barikura [martxoak 18] egingo dute bilketa; 16:30etik eta 20:30era. Eta Zubi Zahar herri ikastolan, astelehenetik [martxoak 14] eguenera [martxoak 17] egingo dute bilketa.

Eskutik eskura, eta oinak lurrean

Errigoraren nafar helgoaldeko uztaren Eskutik Eskura kanpaina martxoaren 10etik 30era izango da. Bertako oliba olio birjina estra eta kontserba, arroz pasta eta lekale-sortak eskatu daitezke, euskaraz etiketatuta eta ekoizleen jatorrizko prezioan.

Sinadura bilketa Amoroto eta Mendexan, mediku zerbitzuaren eskean

Otsailaren 3tik mediku zerbitzu barik daudela salatuz, Arartekoari gutun baten bidez konponbideak eskatuko dizkie; halaber, sinadura bilketa egingo dute domekan, gutuna babesteko.

Naia Garetxanak laugarren postua eskuratu du Espainiako Atletismo Txapelketan

Atleta lekeitiarrak ohikoa baino luzeago jauzi egin dezakeeela erakutsi zuen txapelketan, eta bere marka pertsonala ontzeko aukera eduki zuen.

Tiratzaile olinpikoa

Ager Solabarrieta: "Selekzioaren babespean joateko aukera edukiko dut estreinako"

Tiratzaile olinpikoak Europako Txapelketa lehiatu du datorren astean. Parte hartuko duen bi diziplenetan finalean sartzeko aukerekin ikusten du bere burua, eta horretan ahaleginduko da.

Eragiyok Abesbatzaren kontzertua, Mutrikuko Musika Hilabetean

Errusiako folklorea, euskalduna eta eliz musika eskainiko ditu 2018an sortutako ahots grabeen abesbatzak. Kontzertua zapatuan [martxoak 12] izango da, komentuan.

'Pirinioetako Bidea' ekimenaren aurkezpena egingo dute, Lekeitioko Azkue aretoan

Zapatuan [martxoak 12] da hitzordua 18:00etatik aurrera

Mikel Reina Barros
Gehiago