Sinadurak batu dituzte Markina-Xemeinen, migratzaileen erregularizazioaren alde

Espainiar Estatuan bizi diren migratzaileak erregularizatzeko abiarazi duten #LHEerregularizazioa kanpainagaz bat eginez egin dute ekintza.

Bertako 200 zuhaitz landatu dituzte Berriatuan auzolanean

Madalena auzoko baselizatik gertu dagoen Legarmendiko baso publikoan egin dute landaketa. Bertoko basoen garrantzia balioan jartzeko ekintza izan dela azpimarratu dute.

Hitzarmena sinatu dute kontserba eta arrain gazituen sektorean

LAB, UGT eta CCOO sindikatuek sinatu dute 2021etik 2024ra bitarteko hitzarmena. Besteak beste, Langileen 1.200 euroko gutxieneko soldata gordina bermatzea lortu dute. Jauzi "historikoa eta azpimarragarria" eman dela azpimarratu dute LAB sindikatuaren ordezkariek.

Lekeitioko Beteranoen Txapelketako finalerdietarako azken txartela, jokoan

Txapelketako finalerdietara igaroko den azken bikotea erabakiko da domekan [otsailak 20]. 11:00etan hasiko da norgehiagoka Lekeitioko trinketean, eta emozioz beteriko partida aurreikusten dute antolatzaileek.

Antxon Alberdi: "Zesta da frontoiko pilota modalitate internazionalena"

Puntista etxebarritarra EITBren eskutik Gernikako Jai Alai Winter Serieseko emakizunetan dabil aditu lanak osatzen Ricardo Alberdi aitagaz batera.

Mikel Reina Barros

Jone Gonzalez: "Ez nuen espero ametsa hain azkar egia bihurtzea"

Maria Cerezuela aktore gasteiztarrak Goya sarien galan jantzitako soinekoa sortu du moda diseinatzaile ondarrutarrak. Kontuak eduki duen oihartzunak harrituta laga du.

Manifestazioa, Antiguako Ama kalean.

Mikel Otegi etxeratzea eskatzeko elkarretaratzea egingo dute Ondarroan

Sarek deituta, larriki gaixorik dagoen euskal preso politikoa etxeratzeko eskatuko dute domekan [otsailak 20]. 13:00etan Alamedan batzeko hitzordua ipini dute.

Gehiago