Ondarroako Shibari taldeak irabazi du Amaraun Arte Fabrikaren maketa lehiaketa
Sei talderen artean nagusitu dira. Bigarren saria, berriz, Moonshinerds durangarrek eraman dute.
Abadiñoko Amaraun Arte Fabrikako I. Maketa Lehiaketako irabazlea izan da Ondarroako Shibari taldea. Asteburuan zuzeneko saioak eskaini zituzten maketa lehiaketan parte hartu duten sei taldeek, eta oholtzan eskainitako ikuskizunen ondoren, irabazlea aukeratzeko unea heldu zen. Aritz Carrasco, Ruben Bernedo eta Urki Gojenolak osatutako taldea izan zen nagusi.
Bigarren saria, Moonshinerds durangarrek eraman dute. Sari bereziak ere banatu zituzten, Ostrich Weeding, Frakture, Iñigo Riki eta Sweet Rage taldeentzako izan dira.