Eguenean [ekainak 1] hasiko da Bizkaiko hondartza denboraldia. Ondoko hondartzetan eskainiko da lagundutako bainu zerbitzua: Laidatxu (Mundaka), Isuntza (Lekeitio) eta Arrigorri (Ondarroa).
Egun osoan jende asko ibili zen Gaztetxean, eta eguneko erronka betetzea lortu zuten: 23 igoera egitea Tontorramendira, Everestek dituen 8.848 metroko langa gainditzeko.
Eguenean [ekainak 1] jardunaldi teorikoa egingo dute, eta saio praktikoa noiz egin orduan adostuko dute. Saioan parte hartzeko ez da aurretiaz izena eman behar.
Andres 'Xurdo'-ri omenaldi “hunkigarria” egin zioten zapatuan [maiatzak 27]. Hurrengo txapelketak omenduaren izena eramango du.
Egun osoko egitaraua antolatu dute. Bazkarirako txartelak Kai jatetxean daude eskuragarri.
Azkoitian lehiatuko dute zapatuan [ekainak 3] Euskadiko Txapelketako 640 kiloko bigarren jardunaldia eta emakumezkoen 540 kiloko lehendabizikoa.