2024/4/25

Denen indarrak batuta, tenk

Hogei urteren ostean, Mutriku Sokatira Taldeak emakumezkoen taldea du. Gogoa eta konpromisoa oinarri duen hemeretzi tiralarik osatutako taldea osatu dute; sokari heltzeko prest daude.

Ane Labakak irabazi du 2024ko Peru Abarka lehiaketa. Argazkia: Ane Labaka.

Ane Labakak irabazi du Peru Abarka album lehiaketa, 'Murmur' lanagaz

Hamalu lan aurkeztu dira, eta epaimahaiak "aho batez" aukeratu du Ane Labaka Mayozen lana. Ilustrazioak aurkezteko epea zabalik egongo da ekainaren 21era arte.

Adinekoentzako plazak finantzatzeko 23,6 milioi euro bideratu ditu Aldundiak

Mendekotasun egoeran dauden adinekoei zuzendutako 582 plaza; tartean, Ondarroako egoitzan esleitu dira.

Markina-Xemeingo Gazte Eguna 2022

Markina-Xemeingo Gazte Eguna, Akerbeltz Gaztetxearen sorrera gogoratuz

Markina-Xemeingo Gazte Asanbladak Gazte Eguna ospatuko du zapatuan [apirilak 27]. Goizean, Akerbeltzen sorrera izango dute hizketagai. Ostean, 70 gazte elkartuko dira Plazabarripean, bazkaltzeko. Gauean kontzertuak egongo dira.

Langile borroka kalera aterako da Maiatzaren Lehenean

Eskualdetik autobusak antolatu ditu LAB sindikatuak. Ohiko manifestazioaz gain, sindikatuaren 50. urteurrena ospatzeko egitaraua antolatu dute.

Txomin Juaristi Arrieta - Euskatel-Euskadi taldeko txirrindularia

"Tropelaren maila izugarri hazi da; mailagaz batera, abiadura"

Denboraldiaren lehen zatiko lasterketa egutegian bete-betean sartuta dago ziklista markina-xemeindarra. Bihar [apirilak 26] Asturiasko Itzuliari ekingo dio, sailkapen orokorrean aurrean ibiltzeko eta etapen lehian aritzeko asmoz.

Bizkaiko Grafikagintza greban

Bizkaiko Arte Grafikoen sektoreak lau eguneko greba deialdia egin du

Amorotoko Erabil enpresako langileek bat egin dute ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek deitutako datorren asteleheneko eta martitzeneko [apirilak 29 eta 30] eta maiatzaren 22 eta 23ko greba egunekin.

Gurote lehiaketako finalean jokatuko dute Lekeitioko gazte batzuk. Argazkia: Lekeitioko Udala.

Lekeitiarrek Gurot lehiaketako finala jokatuko dute bihar Bilbon

Lekeitioko hiru gaztetxo sailkatu dira Gurot lehiaketako finala jokatzeko. Bihar [apirilak 26] San Mamesen jokatuko dute finala.

Lekeitio Lagunkoieko kideak

Lekeitioko Lagunkoi taldeak auzolana egin du Santa Elena ermitan

Atzo [apirilak 24] osatu zuten auzolana Lekitto Bedarra eta Denbora Bankuko kideen laguntzagaz.

kirola

Yoga ikastaroa eskainiko dute Mendexan

Saioa maiatzaren 7an izango da, 18:00etan udaletxeko ganbaran eta doan izango da.

Gehiago