Yoga ikastaroa eskainiko dute Mendexan
Saioa maiatzaren 7an izango da, 18:00etan udaletxeko ganbaran eta doan izango da.
Iyengar Yoga ikasteko aukera eskainiko du Marie Noelle Garbayek adituak Mendexan, hasiberriei zuzendutako saioa izango da eta interesa dutenek izena emateko epea zabalik dute; apirilaren 30a izango da apuntatzeko azkenengo eguna.
Ordu eta laurdeneko saioaren bidez, posturak kokapen egokiarekin egiteko aukera eskainiko du adituak yoga modalitate zehatzaren bitartez, arnasketa behatzen den bitartean. Saioa maiatzaren 7an izango da, 18:00etan udaletxeko ganbaran eta doan izango da. “Arazo fisikoren bat izanez gero, aurretiaz abisatu beharko da”.
Izena eman nahi dutenek udaletxera deitu beharko dute (94 684 21 06).