Bihar [apirilak 30] eta eguenean [maiatzak 2] arratsaldean gimnasiora joan nahi dutenek erreserba egin beharko dute. Goizez monitore bat egongo da beharrezko azalpenak emateko.
32. Amorotoko Pala Txapelketako finalak jokatu zituzten zapatuan [apirilak 27] Amorotoko frontoian. Barruk eta Argoitzek 30-25 irabazi zuten bigarren mailako finala, eta Jonpuk eta Epermendik 30-20, lehenengo mailakoa.
Gailu adimendunak ipini dituzte 24 edukiontzi horitan eta hiru ontzi mota bota ahalko dira. Herritarren lana eskertu eta parte hartzea eskatu dute udaletik.
Asteburuan Galizian jokatu den Espainiako Batel Txapelketan parte hartu dute Lekeitioko, Ondarroako eta Mutrikuko arraunlariek. Lekeitioko kimu mailako neskek bandera eskuratu dute; gazteen mailako mutilek, berriz, zilarrezko domina.
Barikuan [apirilak 26] Gasteizko Masterrean nagusitu ziren. Bilboko Iron Cup txapelketan, berriz, ez da Lea-Artibai eta Mutrikuko beste ordezkaririk sailkatu Pro-Am txapelketatik.
Ibaira egiten diren isurketak direla eta ez dute jaso Ura Agentziaren aldeko txostenik. Arazo "historikoa" da Saturrarango saneamenduarena, eta urte luzez atzeratu ostean, irekiera baimena ukatu du Kosta Zuzendaritzak.
Barikuan [apirilak 26] ospatu zuten Musikaia Eguna eta domekan [apirilak 28] kontzertua eskaini Xemeingo abesbatzagaz batera.
Ondarroak garaipen sendoak lortu ditu domekako [apirilak 28] Bizkaiko Trainerilla Ligaren bigarren jardunaldian, Elantxoben.
Atzo [apirilak 28] Lekittoko Mugimendu Feministak III. Andra Martxia egin zuen. Giro ezin hobean eta "helburuak beteta" amaitu zuten eguna.