Ondarroako Zaldupe udal kiroldegiko gimnasioan ipini dute indarra lantzeko makineria berria eta biharko [apirilak 30] irekierarekin erabiltzaile kopuru handia espero denez, asteon erabilera neurriak ipiniko ditu udalak; monitore bat egongo da behar dutenei azalpenak ematen eta bihar zein eguenean [maiatzak 2] arratsaldez gimnasiora joan nahi dutenek erreserba egin beharko dute.
Ohiko ordutegian zabalduko da gimnasioa, kiroldegiko ordutegiarekin batera, 07:30etik 21:00etara. Goizean erabilera librea edukiko du eta 11:30etik 14:30era monitore bat egongo da makineriaren erabilera azaltzeko beharrezko xehetasunak ematen. Arratsaldean, ostera, ordukako txandak egingo dira eta erreserba egin beharko da. “Helburua da lehen egun hauetan hurbilduko den jende kopurua kontrolatzea, makinak behar modura ezagutzeko aukera erabiltzaile guztiek izatea eta kalitatezko zerbitzua erabiltzaile guztiei bermatzea. Makinak behar modura erabiltzen ikasteko aukera edukitzea monitore baten eskutik, segurtasunez”. Hortaz, 16:00etatik 21:00etara bitartean gehienez ere 15 pertsonako taldeak egongo dira eta 946134209 telefonora deitu beharko da erreserba egiteko.
Barikutik [maiatzak 3] aurrerra, egun hori barne, ohiko erabilerara bueltatuko da gimnasioa, hau da, erabilera librea edukiko du. Hala ere, maiatzaren 10era bitartean monitorea egongo dagoizez gimnasioan beharrezko azalpenak emateko.