Txirrimorraskiren aurkezpena eta bertso saioa, barikuan

Ondarroa Ondarroako Txirrimorraski ODLTren 35. urteurrenaren baitan antolatutako ekimenen artean urteurrenaren aurkezpena eta bertso saioa egingo dituzte barikuan [maiatzak 17], 17:30ean, Zaldupe eskolako jolastokian. Aissa Intxausti, Nerea Ibarzabal, Miren Artetxe eta Haizea Telleria igoko dira oholtzara eta haurrek ere parte hartuko dute.

Barikuko hitzordura joateko interesa dutenek sarrerak eskuratzeko aukera dute; hiru eurotan daude salgai Kuriken, Alain eta Udal Erakusketa Aretoan.

Erakusketa. 35 urteko ibilbidearen erakusgarri den erakusketa ere ikusgai dago udal erakusketa aretoan maiatzaren 25era bitartean. Astelehenetik barikura  10:00etatik 20:00etara eta asteburuan, berriz,  11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.