Zaldupe eskolak antolatutako jaiaren balorazio positiboa egin dute. "Oso ondo joan zen, gustura geratu dira guztiak, hortaz, indarrak hartu ditugu datorren urtean ere ekimena errepikatzeko".
Hamabost urte pasatu dira Lea Ibarra Motrollo Pilota Elkarteak bailara horretako herrietako kirola hauspotzeari ekin zionez geroztik. Haurrei nahiz nerabeei beren herrietan kirolaz eta saretzeaz gozatzeko aukera ematen diete.
Ana Goitia umoregile lekeitiarrak 'Ti-ta' bakarrizketa saioa egingo du Maria Blanco zestoarrarekin batera, barikuan [maiatzak 17], 19:30ean, Uhagonen. Hara joaten dena "barre handi batekin" eta "aste guztiko tentsioak botata" irtengo da.
Aittitta Txiki Kultur Taldeko kideek ezin izan dute jaia aurrera atera, antolakuntzarako jenderik ez dutelako aurkitu. Azaldu dutenez, marmitako lehiaketa ere kolokan dago; inor kargu egingo ez balitz, ziurrenik ez dute lehiaketa antolatuko.
Izarkomek eskubide moduan planteatzen du landa guneetan interneterako sarbidea edukitzea; udalak eurekin ipiniko ditu udaletxeko telefono finko eta mugikor guztiak. Era berean, herriko espazio publiko guztietan internet sare librea ipiniko dute.
EH Bilduk mozioa aurkeztu zuen, eta EAJren kontrako lau botorekin eta EH Bilduren aldeko hiru botorekin ez dute mozioa onartu.
Ekainaren 10a izango da azkenengo eguna. Jaietako egitarauaren azala eta kartela irudikatuko dituen lana aukeratuko dute. Umeen lehiaketari dagokionez, aurten, Malen Txiki egunean egingo dela zehaztu dute.
Domekan [maiatzak 19] gastronomia eta erronkak uztartuko dituzte mendexarrek.