Zirkuko akrobaziak egiten ikasiko dute Markina-Xemeinen
Markina-Xemeigno Bateratze Guraso Elkarteak zirku ikastaroa antolatu du. Zapatuan [maiatzak 18] 16:30ean elkartuko dira Bekobentako gimnasioan, bi orduz. Edonork parte hartu dezake.
Zirkua ikustetik egitera pasako dira markina-xemeindarrak zapatuan [maiatzak 18]. Izan ere, Markina-Xemeingo Bateratze Guraso Elkarteak beste urte batez zirku ikastaroa antolatu du. Parte hartu nahi dutenek, ume nahiz guraso, Bekobentako gimnasiora joan beharko dute, 16:30erako.
Biribil Zirko Eskolako Xabi Larrearen gidaritzapean bi orduko saioan murgilduko dira partaideak: “Oreka, malabareak eta akrobaziak egingo ditugu. Malabareetan apur bat denetarik landuko dugu; orekari dagokionez, monozikloak, zilindroak, hanka paloak eta beste hainbat kontu lagunko ditugu; akrobaziak egiteko, berriz, pista bat eroango dugu, eta han dauden koltxoneta handiak ere erabiliko ditugu”.
Larreak azaldu duenez, egoekiena 5-6 urtetatik gorakoek parte hartzea da: “Ez da bakarrik umeentzako, baita gurasoentzako ere. Umeek psikomotrizitate apur bat izan behar dute kurtsoa apur bat aprobetxatzeko, horregatik, 5-6 urtetik gorakoak izan beharko lukete”. Era berean, deialdi irekia denez ez du jende mugarik edukiko: edonork parte hartu ahalko du: “Ikastaro irekia izango da, eta guztientzako egokia. Psikomotrizitatea, abilezia… garatu nahi baldin badute, eta zirkua eta halako gauzak gustatuz gero, etortzera animatzen ditut herritarrak”.